Oñatin puntu bat lortu du Keta Babyautok

Maikel eta Joanes. Larrañaga kapitain izan zen lehen partidan eta zelai erdian antolatzaile Uria. /  AMAXKAR
Maikel eta Joanes. Larrañaga kapitain izan zen lehen partidan eta zelai erdian antolatzaile Uria. / AMAXKAR

Gorengoen Mailako lehen jardunaldian hasierako berdinketa ezin aldatu zuen Aloña Mendiren aurka

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Abiatu da Getariako Keta Babyautoren denboraldia. Aurrekoan igoera txartela lortu ondoren, getariarrak Gorengoen Mailan jokatuko dute 2018/19an eta igande arratsaldean lehen jardunaldia jokatzera Oñatira bidaiatu zuten bertako Aloña Mendi taldearen aurka jokatzeko, Azkoagain futbol zelaian.

Iñaki Azpitartek estreinu honetan jarritako hamaikakoa hau izan zen: Julen Azpeitia atezain, eta zelaiko jokalariak Maikel Larrañaga, Ion Eguren, Julen Albizu, Mikel Muguruza, Iker Agirre, Aitor Aranguren, Mikel Agirre, Patxi Berasaluze, Aitor Aranguren, Joanes Uria eta Paulo Alvarez. Bigarren zatian zelairatu ziren baita ere Paulo Eizagirre eta Jon Garcia.

Denboraldi hasierako partida askotan gertatzen den bezala, ez galtzea eta golik ez jasotzea izaten da helburu nagusia. Horretan bi taldeak ondo asmatu zuten eta atezainek lan gehiegirik ez zuten izan. Puntuak lehen bait lehen batzen hastea oso garrantzitsua izaten da eta getariarrak lehenengoa eskuratu dute. Datorren larunbatean zaleen aurrean lehen norgehiagoka jokatuko dute Mendibeltz futbol zelaian, arratsaldeko 17etan hasita. Aurkaria Legazpiko Ilintxa izango da, lehen jardunaldian Urolari bere etxean 2 eta 1 irabazi duen taldeak. Besteei dagokionez, indartsu hasi dira Zumaiako, Idiazabal eta Antzuola. Lehenengoak 5 eta 1 irabazi zion Beasaini eta besteak 3 eta 0 (Zestoari Idiazabalek) eta 4 eta 2 (Lagun Onaki Antzuolak).

 

Fotos

Vídeos