Omenaldi beroa eskaini zieten herriko hainbat kultur taldek Abel Etxaberi

Herri kirol saioa egin zen plazan, besteak beste, eta zanpantzar, dantzari eta idi parearekin gerturatu ziren bere etxera. /  DV
Herri kirol saioa egin zen plazan, besteak beste, eta zanpantzar, dantzari eta idi parearekin gerturatu ziren bere etxera. / DV

Martxoan zendu zen Aizarnazabalgo gazte alaiaren oroimenez egin zen ekitaldi berezi

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AIZARNAZABAL.

Martxoaren 29an zendu zen Abel Etxabe Aizarnazabalgo gaztea oraindik berrogei urteak urrun zituela eta herriko hainbat kultur talde, lagun eta bolondresen ekimenez, egun berezi bat eskaini nahi izan zioten bere sendikoei. Abelek bizitza maite zuen guztiaren gainetik, barre egin eta eragin, idi probetan parte hartu, an-tzerkia, bertso mundua, kirola, lagunartea... Ingurukoentzat kolpe gogorra izan zen Abelen heriotza, baina bere izaera alaia eta eskuzabaltasuna gogoan izanik, lagunek egun berezia eskaini zioten, beti ere bere zaletasunarekin zerikusia zuten ekitaldiak antolatuz.

Zanpantzarrekin bere etxera hurbildu eta zuhaitza landatu zen lehendabizi bere oroimenez, eta horren ostean, zanpantzarrekin eta idi parearekin plazara gerturatu zen jendea. Euskal dantzak, herri kirolak, bertso musikatuak eta luntxa eskaini ziren eta herritarrek gogo onez erantzun zieten omenaldi hunkigarri bezain bero honi.

Bere sendikoek, bihotzez eskerrik beroenak eman nahi dizkie egun polit hau antolatzen aritu ziren guztiei eta beren gertutasuna agertu zuten guztiei ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos