Olentzero eta gabon kantak izango dira biharko protagonistak

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Bihar, ohiturari eutsiz, gabon kantak eta Olentzero etorrera ezberdinak izango dira protagonista. Herri guneari dagokionez, goizean gaztetxoak arituko dira gabon kantaz herriko kale eta txoko guztiak girotzen. Irteera 11:00etan izango da, Kutur etxeko ataritik eta amaiera puntua ere hau izango da, 12:00ak aldera. Eguerdian, nola ez, Zestoako Musika Bandaren Gabon Kontzertua izango da udaletxe azpian, eta zenbait kanta Gabon Abesbatzarekin partekatuko dituzte. Arratsaldean aldiz jaiotza biziarekin irten ohi duen helduen gabon kantak entzun ahal izango ditugu. 17:00etan irtengo dira, Elizondo ataritik, eta amaiera udaletxe azpian 20:00ak aldera.

Olentzero etorrera

Eta nola ez, badator Olentzero! Arroagoian 12:00ak aldera mendi aldetik etortzea espero da; segidan haurren eskutitzak jaso eta gozokiak banatuko omen ditu honek herriko plaza inguruan.

Zestoan 18.00ak aldera etorriko da Lau Iturri aldera, Endoia aldetik edo... bertan trikitilariek eta nahi duten umetxoek (hauek baserritar jantzita eta farolilloekin etortzea eskatu dute) egingo diote lehenengo harrera; segidan denak batera Gesalaga kaletik barrena eta Erdikaletik gora plazako Toril azpian prestatuta egingo den txokora joango dira. 18:30ak aldera, Olentzerok, umetxoen eskutitzak jasoko ditu.

 

Fotos

Vídeos