Olatz Zugastiren abesti berria, entzungai

'Orio zuzenean' azaroaren 8an kaleratuko da.
/DV
'Orio zuzenean' azaroaren 8an kaleratuko da. / DV

BIGARREN SINGELA. Atzotik entzungai dago 'Neguko arratsalde batean' ohiko plataforma digitaletan, Olatz Zugastiren 'Orion Zuzenean' lan berriaren bigarren singela. Orion maiatzean eskainitako kontzertuaren grabaketa bat da, disko bikoitz batean bildu eta kaleratuko dena azaroaren 8an. Aspaldiko kantu bat berreskuratu du, egunen batean harpa berari oparituko ziola zin egin arazi zion mutiko ijitoa gogora ekartzen duena.

Ibilbide luzea du musika munduan, Hernanin jaio eta aspaldidanik Orion bizi den Olatz Zugasti musikariak.