OKAMIKA ETA ALBERDI BIZKORRENAK V. TRIATLOIAN

OKAMIKA  ETA ALBERDI BIZKORRENAK V. TRIATLOIAN

Getariako V. Triatloiak Ander Okamika eta Helene Alberdi izan zituen bizkorrenak Kale Nagusiko helmugan. Malkorbe hondartzan Salbatore elizako ordularian laurak jotzen zituen unean eman zitzaion hasiera nesken igeriketa probari eta hamar minutu geroago mutilak atera ziren. Euri tanta batzuk triatletak uretan zeuden bitartean baina eguraldiak onera egin zuen minutuak aurrera joan ahala eta eguzki izpiekin amaitu zen korrikako saioa. Aurretik bizikletan Garate igo eta Zumaitik barrena portura itzuli ziren partaide guztiak. Etxekoei dagokionez, Iosu Iribar eta Ane Balentziaga izan ziren azkarrenak. Aipatzekoa baita ere bolondresen lan bikaina.