Oinarrizko formazio feminista, prest

Manifestazioa. Zarautz eta Getaria artean egindako eraso bati erantzuna emanaz. /  AMAXKAR
Manifestazioa. Zarautz eta Getaria artean egindako eraso bati erantzuna emanaz. / AMAXKAR

Urria eta martxoa bitartean, Emagin elkartearen eskutik hainbat eduki modu praktiko eta kolaboratzailean landuko dira

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Urrian hasi eta martxoa bitartean hilabeteko azken ostegunetan arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara elkartzeko aukera izango dute getariarrak feminismoa gehiago ezagutzeko, feminismoaz hitz egiteko eta feminismoan sakontzeko.

Ikastaro honek Getariako Eskubide Sozialen Kartak azken hilabeteetan mahai gaineratu dituen hainbat gaien jorraketari jarraipena ematen dio. Horrela, bai, Euskal Herrian aspalditik, baina baita egun Getarian ere, gure gizartean ematen ari diren jokaera matxisten inguruko kezkak hausnartzeko espazio bat ireki nahi da; mugimendu feministak dakarren eredu politiko eta sozialen proposamenak ere aztertzeko aukera zabalduz.

Askotan mugimendu feminista ez da modu bidezkoan tratatua izan, aldiz bai ahaztua eta erabilia. Ikastaro honek ahalbidetzen du feminismoaren elkarrizketa zabaltzea, feminismoaren inguruan ditugun tabuak, beharrak eta galderak azaleratzea, eta nahi ditugun eredu bizigarriagoen inguruko ideiak eraikitzen hastea. Izan ere, feminismoa oraindik ere oso ezezaguna da bere sakontasunean, eta horregatik, feminismoaz gehiago edo gutxiago jakin, ikastaro hau edonorentzat baliagarria izango da, eremu desberdinen lanketarekin denok izango dugulako zer eman eta zer jaso.

Horrela, pentsamendu feminista sustatzen duen Emagin elkartearen eskutik hainbat eduki modu praktiko eta kolaboratzailean landuko dira: nola egituratzen den sistema patriarkala; nola jarri bizitza erdigunean eta ekonomia feministaren oinarriak; nola erantzun egungo elkar zaintzen beharrari; nola daukagun eredu patriarkala barneratua gure iruditerian maila sinbolikoan; biolentzia matxista eta mikromatxismoei aurre egiteko mekanismoak;...

Argi dago horrelako ikastaro batek emakumeengan duela begia jarria bereziki, baina lantzen den ezer ez da gizonezkoen bizitzaren kanpo geratzen, ezta beste edozein generoan kokatzen den inoren bizitzatik kanpo, edozein aldaketa soziala denoi dagokigulako. Beraz, ikastaroa hau aukera paregabea da gure gizarteak sortzen dituen desberdintasun sozial, politiko eta ekonomiko sesgatu eta osagabeei begiratu nahi dien ororentzat.

Ikastaroa aurrera eramateko Getariako Eskubide Sozialaren Kartak Gipuzkoako Diputazioko Berdinbideren eta Getariako Udalaren finan-tzaketa izan du. Ikastaroa dohainik izango da, eta izena urriak 19 baino lehen eman behar da Harritarten. Ikastaroaren jarduera zaintze aldera 20 plazetara mugatuko da. Lehen saioa urriak 24an izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos