Borrar

Norvegiara eta Galiziara bidaiak antolatu ditu Baigerak

Martes, 16 de enero 2018, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Baigerak Norvegiako fiordoetara eta Galiziara bidaiak antolatu ditu. Ekainaren 9tik 15era egingo dute Norvegiara ibilaldia, eta izena emateko epea zabalik dago. Izena emateko, NANaren kopia eskatzen dute, eta 300 euro aurreratu behar dira urtarrilaren 25a baino lehen. Sei egunez, Bergen, Voss-Tvindefossen, Steindalsfosseneko ur-jauziak, Eidfjord eta fiordoak bisitatuko dituzte. Bestalde, maiatzaren 7tik 12ra Galiziako Rias Baixasera joango dira. Bost egunez, Cambados, Santiago de Compostela, Padron, Portonovo Sanxenxo, O Grove, La Toja eta Santa Tecla bisitatuko dituzte. Ibilalbi horretan parte hartzeko izen ematea ere zabaldu dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios