Neskei harrera hunkigarria Liga irabazi ostean

Orioko neskak. Sekulako Euskotren Liga osatu dute eta harrera hunkigarria jaso zuten igande arratsaldean Karela kiroldegian. / DV
Orioko neskak. Sekulako Euskotren Liga osatu dute eta harrera hunkigarria jaso zuten igande arratsaldean Karela kiroldegian. / DV

Mutilak bigarren izan genituen Zarauzko estropadan eta lidertzan sendo jarraitzen dute

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOORIO.

Orio Babyautoko neskak izan ditugu asteburuko protagonista nagusiak. Zarauzko XI. Ikurriña eskuratzeaz gain, Euskotren Ligako txapeldunak izan dira Santi Zabaleta eta Ramon Erkiziaren neskak. Sekulako Liga osatu dute, estropada bakarra ihesi zaielarik.

Ongi egindako lan horren ostean, harrera hunkigarria jaso zuten arraunlariek igande arratsaldean Karela kiroldegian, herri osoa beraiekin zelarik.

Mutilak bigarrren

Mutilek, berriz, bigarren amaitu zuten Zarautzen, eta sendo mantentzen duten lidertza, bigarren traineruak ere larunbatean Bermeoko Bandera lortu zuelarik.