Neskak eta mutilak Gipuzkoako txapeldunak, eta bi zilar Espainiako Outriggers txapelketan, Ourensen

Orio Arrunketa Elkarteko. Ordezkaritza Castrelo Do Miñon ospatu diren Espainiako Txapelketan. /  DV
Orio Arrunketa Elkarteko. Ordezkaritza Castrelo Do Miñon ospatu diren Espainiako Txapelketan. / DV

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOORIO.

Arraun denboraldia zoragarri doa orain artean, eta denboraldi hasiera eder hau konfirmatzen saiatuko dira bihar eta etzi Orioko traineruak herritarren aurrean. Azkenengo garaipenak, asteazkenean Gipuzkoako Txapelketan, mutilak zein neskak nagusi. Zoriontzekoa benetan.

Baina, gaurkoan, asteburuan Galizian, Ourenseko Castrelo Do Miñon ospatu den Espainiako Outriggers Txapelketan jarri nahi nahi dugu arreta. Alebin, infantil eta beteranoak genituen lehian. Orio Arraunketa Elkarteak 6 ontzi aurkeztu zituen eta beste 3 ontzi Berdin Berdinak taldekoak.

Emaitzak aipatzerakoan, bi zilarrekin etxeratu zirela esan behar da. Batetik, gizonezko infantilen skull bikoitza, Oier Ikatzeta eta Ugaitz Astigarragak osatutakoak, bigarren egin zuen, eta beste zilarra gizonezko beteranoek lortu zuten, baita ere skull bikoitzean, Javier Puertas eta Dionisio Redondok.

Beste emaitzak ere ezin aipatu gabe utzi. Gizonezko infantileko beste skull bikoitzak, Aimar Arruti eta Aratz Salsamendik seigarren postuan bukatu zuten, eta zazpigarren izan zen emakumezko alebinen skull bikoitza, Naroa Manterola eta Edith Goenaga, 'B' finala irabaziz.

Finalera sartzea lortu ez zutenak: emakumezkoak skull bikoitzak 'A' eta 'B'; batetik Ainhoa Garcia eta Haizea Gozategi eta, bestetik, Irati Garrido eta Maren Tapia.

Adierazi ere, Berdin-Berdinak taldeko 3 skull bikoitzak bere tartea izan zutela beraien artean lehiatzeko. Bi egunetan parte hartu zuten 7 arraunlariek plaka bana jaso zuten bertan bildutako jendetzaren txalo artean.