Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Naiara eta Aitor. Bikote gazte eta bikaina osatzen dute. AMAXKAR
Naiara Urresti, hirugarren Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapelketan

Naiara Urresti, hirugarren Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapelketan

Errezilgo Aitor Uzkudun trikitixarekin eta Naiara panderoarekin aritu ziren Zaldibarren igandean

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Jueves, 30 de noviembre 2017, 00:23

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XXVI. Txapelketan sailkapeneko hirugarren tokia Aitor Uzkudun errezildarrarentzat eta Naiara Urresti getariarrarentzat izan zen joan den igandean. Zaldibarko (Bizkaia) pilotalekuan jokatu zuten txapelketa, eta sei bikotek parte hartu zuten.

Andoni Oruesagasti eta Uxue Kerejeta (126,85 punturekin) izan ziren irabazleak eta bigarren tokian sailkatu ziren Eneko Arbeo eta Mireia Ibabe (126,75 punturekin). Naiara eta Aitorrek 119,70 puntu batu zituzten honela banatuta, 31,30 Bizkaiko trikitixan, 30,40 porrusaldan, 28,30 fandangoan eta 29,70 arin-arinan. Ez da lehen aldia emaitza bikain bat lortzen dutela, aurten Zarauzko Trikitilari gazteen Txapelketan bigarren postua lortu zuten, orduan ere Eneko Arbeo eta Mireia Ibaberen atzetik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios