Mutiozabal ontziolaren inguruan egiten ari diren lanak aurrera doaz

Mutiozabal. Ontziolaren inguruak txukuntzen ari dira. / K. E.
Mutiozabal. Ontziolaren inguruak txukuntzen ari dira. / K. E.

Bigarren fasea amaituta, saneamenduaren eta ur edangarriaren lurpeko instalazioak berritzen ari dira orain

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Mutiozabal ontziolako bigarren faseko lanak amaitu berri dira eta ondoren honetan, inguruko saneamendu lanak eta ur sarea berri-tzen hasi dira.

Bigarren fasean egin diren lanak ondorengoak izan dira: ekialdeko fatxada berregin da, ur konporta berria egin da, barruko egitura sendo-tzen bukatu da, barruko gradak egokitu dira eta kanpoko pasarelak eraiki dira.

Barruko ekipamenduari dagokionez, Azkoitiko Lanbide Eskolan laneko mahaiak eraberritzen ari dira une honetan eta, bestalde, ibilbideak osatzeko bi eskailera egin dira bertan. Mutiozabal ontziola berreskuratzeko lanen bigarren fasea Murgil-Betilanek eta Amilibiak egin dute: Murgil-Betilanek egin du eraikinari dagokion zatia eta Amilibiak, berriz, kanpoko eta barruko pasarelak eta mailak. Bigarren faseko lan horiek, guztira, 125.441,58 euroko kostua izan dute.

Atzeko etxea berreraikitzen bukatzen dutenean, plazatxo bat sortuko da ontziolaren ondoan. Gauzak ondo bidean, urte bukaerarako amaituko direla lan horiek pentsa-tzen dute arduradunek.

Saneamendu lanak

Bigarren fasea amaituta, une hauetan Mutiozabal inguruko saneamenduaren eta ur edangarriaren lurpeko instalazioak berritzen ari dira. Obra hauek egiten Altuna y Uria enpresa dabil eta 303.262,35 euroko kostua izango dute. Horietatik, 100.000 euro Udalak ordainduko ditu eta gainontzekoa, berriz, Gipuzkoako Urak kontsortzioak, uraren ziklo integralerako inbertsioetatik bideratutako diruarekin.

Obrek hiru hilabete inguruko iraupena izango dute gutxigorabehera hemendik aurrera eta, tarteka-tarteka, eragina izango du oinezkoen ibilbideetan. Hori dela eta Udalak eragozpenengatik barkamena eska-tzen du.