Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Liburuaren azala.
Museoan gaur aurkeztuko dute 'Balenciaga: mi jefe' liburua

Museoan gaur aurkeztuko dute 'Balenciaga: mi jefe' liburua

DV

GETARIA.

Sábado, 11 de noviembre 2017, 01:31

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Joskinen hirugarren belaunaldia osatzen duten Cristobal Balenciaga eta Juan Mari Emilas jostunen arteko harremana da 'Balenciaga. Mi jefe' (Balenciaga. Nire nagusia) liburuaren ardatza. Era berean, Madrilgo EISA etxeko beste langile ba-tzuen bizipenak ere jasotzen dira bertan. Emilasen alaba Mariuk idatzi du, 2010. urtean hil aurretik lehenengoak ia amaituta utzitako zirriborroan oinarrituta. Gaur, obraren aurkezpena egingo da Getariako museoan.

Liburuak modu intimistan eta barnetik kontatzen du nor zen Cristóbal Balenciaga: nagusia eta gizona. Tailerretako giroa eta funtzionamendua eta orduko bezeroak irudikatzen ditu, Emilasen eta etxeko beste langile ba-tzuen -tartean, Carmen eta Emilia Carriches- ikuspegitik.

Juan Mari Emilas

Donostian finkatutako joskin frantses baten biloba zen Juan Mari Emilas, eta bere patua lanbide honetan aritzea zen. Cristóbal Balenciagaren laguntzaile gertuenetakoa izan zen Emilasen aita. Joskinak Madrilen jarritako etxea ireki eta gainbegiratzeko bidali zuten Madrilera, 1933an. Joskintzaren ataleko arduraduna izan zen, eta denboraldi bakoitzean Parisera joateko ardura zuen, bertan bildumak aurkezteko, 1964an hil zen arte, Cristóbal Balenciagak erretiroa hartu eta tailerrak itxi baino lau urte lehenago.

Juan Mari Emilas 1947an sartu zen Balenciaga etxean, 17 urte baino ez zituela, eta Madrilgo tailerrean ikasi zuen lanbidea. Joskinak erretiroa hartu eta Espainia eta Frantziako etxeak itxi zituenean, Emilasek 37 urte zituen, eta bi hamarkadako lan-esperientzia zuen goi-mailako joskintzaren munduan. Orduan erabaki zuen Donostiako joskintza-tailerra irekitzea.

Liburua gaur eguerdian aurkeztuko dute egileak, Mariu Emilas, eta Igor Uria museoko bildumen zuzendariak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios