Munduko dantzak gaur Sutegin

Warda Mallal-en dantza ikuskizuna ikusgai izango da. /  J.A.
Warda Mallal-en dantza ikuskizuna ikusgai izango da. / J.A.

J.A. USURBIL.

Aurtengoan ere Warda Mallal dantzari eta koreografo oriotarrak antolatutako ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Sutegi eraikineko auditorioan. Gaur arratsaldeko 18:30etan hasita mundu osoko dantza desberdinak ikusteko aukera izango dute bertara gerturatzen diren guztiek.

Urteak pasa dira Warda Mallal ekimen hau antolatzen hasi zenetik eta urtero dantza desberdinak taularatu izan dira ikusizun honetan. Aurtengoan ere hala izango da. Kultura desberdinetako dantzak ekarri dituzte. Bilboko eta Gipuzkoako leku ezberdinetako eta baita Usurbilgo taldeek parte hartuko dute bertan eta «mundu osoko dantza estilo ezberdinak erakutsiko dira bai umeak, bai helduak dantzatuta. Emanaldiarekin dantza mugimendu soil bat baino gehiago, kultura, herrialde bakoitzak bere emozioak adierazteko, kultura agertzeko eta gerturatzeko duten modua dela ere badela islatu nahi dute.

Sortzez marokoarra, duela ia bi hamarkadatik Orion bizi da. Ibilbide oparoa egin du munduko dantzak gure artean irakatsi eta zabaltzen. Ezaguna da gure inguru hurbilean baita urrunago ere. Udala eskertu nahi du Wardak, ekitaldiok antolatzen lagundu eta dantza hauek jendearengana gerturatzeko egin ohi duen ahaleginagatik.

Odol emaileak

Bihar odola emateko aukera berri bat izango da Usurbilen. 18.00etatik 20.30etara Osasun Zentroan izango da horretarako aukera eta herritarren parte hartzea beharrezkoa da beste behin ere. Txanda egokitzen zaienek deialdia jasoko zuten dagoeneko, baina inoiz eman dutenek edo aspaldi honetan odola eman gabe dauden guztiek ere odola eman dezakete gaurko emanaldian.

Euskaraldia

2020ko Euskaraldira begira, prestaketa lanei ekiteko bilera irekia izango da bihar arratsaldeko 18:00etan Potxoenean norbanako nahiz eragileentzat.