Mugikortasuna hobetzeko neurriak eskatzen dituzte Zaraguetatik

Zaragueta. Eskolako haur eta irakasleak udaletxe aurrean, beren gogoetak eta neurriak eskatzen. / DV
Zaragueta. Eskolako haur eta irakasleak udaletxe aurrean, beren gogoetak eta neurriak eskatzen. / DV

Eskolako ikasle eta irakasleak udaletxean izan dira Mugikortasun Astearen baitan antolatutako ekimenean

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOORIO.

Zaragueta eskolan mugikortasun jasangarriaren astea egiten ari dira, urtero egiten duten moduan, eta, horren barruan, udaletxera jo zuten asteazkenean, beren gogoetak eta eskaerak alkateari planteatzera. Anuska Esnal alkatea beraiekin bildu zen udaletxearen atarian eta haien eskutik jaso zuen proposamena, aztertu eta kontuan hartzeko konpromisoa hartuz.

Gero eta gehiago direla eskolarako joan-etorria bizikletaz, patinetez edo oinez egiten duten ikasle eta irakasleak. Batetik, garraioak ingurumenean daukan inpaktuaz jabetzen direlako eta, bestetik, jarduera fisikoak onurak dakartzalako.

Zaragueta eskolako kideek beren inplikazio eta sentsibilizazioaren berri eman nahi izan diote Udalari eta, horrekin batera, sei eskari-proposamen egin dizkiote, mugikortasun jasangarria hobetzeko: Herriko bidegorri-sarea eskolaraino luzatzea; hori egin bitartean, eskolara bideko errepideko seinaleak eta asfaltoa hobetzea; Udalaren ekimenen artean, ibilgailurik gabeko eguna antolatzea; zirkuitu bat egitea bizikletan ibiltzeko, BMX modukoa, pump-track estilokoa; bizikleten alokairu publikoa sustatzea, eta azkenik, bizikletentzako aparkaleku estali gehiago jartzea, udaletxean, hondartzan eta ikastetxean.

Behar hauek guztiak ikasleekin egin diren lanketan antzeman dira. Zaragueta eskolako ikasleek, geroz eta sentsibilizazio, inplikazio eta parte hartze maila handiago izateko konpromisoa adierazi dute, garapen jasangarria eraginkorra izateko.