Mugikortasun arazoak dituztenentzat bainu egokitu zerbitzua aurten ere Malkorben

Bainu egokitua. Malkorbe hondartzan aurkeztu zen egunean. /  AMAXKAR
Bainu egokitua. Malkorbe hondartzan aurkeztu zen egunean. / AMAXKAR

Getariako Udala, Kutxa Fundazioa eta Gurutze Gorriaren elkarlanak ematen du aukera hau

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Askorentzat oso arrunta den egoera bat, itsasoan bainu bat hartzea, beste batzuentzat arazo larria izan daiteke eta horregatik egoera honetan aurkitzen diren pertsonak asko eskertzen dute udaran ematen den zerbitzu berezi hau.

Getariako Udala, Kutxa Fundazioa eta Gurutze Gorriak bainu egokitu zerbitzua aurten ere martxan jarri dute Malkorbe hondartzan. Malkorbeko hondartzak baldintza ezin hobeak eskaintzen ditu honelako zerbitzu bat emateko. Ehun metroren barruan aparkalekua, aldagelak eta bainu egokituak, hondartza laburra eta itsaso barea topatuko ditu hona etortzen denak eta hori oso toki gutxitan aurkituko dute egoera honetan aurkitzen direnak. Zerbitzu hau ez da herritarrei edo ingurukoei bakarrik zuzendua, kanpotik ere jende asko etortzen da.

Azpimarratu behar da edadetuak zerbitzu hau erabili dezaketela, agian uretara joateko kezka badute bertaratu eta eskatu dezakete.

Zerbitzu honek, aulki anfibioa erabiliz, mugikortasun arazoak dituzten pertsonek hondartzara jaisteko eta itsasoan bainatu ahal izateko dituzten arazoak kentzea lortzen du.

Más

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos