Modu bikainean joan zen VII. Dantza Eguna

Dantzari txikien topaketa izan da aurtengo Dantza Eguneko nobedade nagusia eta herriko pilotalekuan ikuskizun polita eskaini zuten gaztetxoek./
Dantzari txikien topaketa izan da aurtengo Dantza Eguneko nobedade nagusia eta herriko pilotalekuan ikuskizun polita eskaini zuten gaztetxoek.

Goizetik goizaldera bitartean dantzak izan ziren protagonista Usurbilgo kaleetan | Urnieta, Oiartzun, Lasarte Oria, Andoain Donostia eta herriko dantzari txikiak aritu ziren, besteak beste

JOSU ARANBERRI USURBIL.

Dantzariek hartu zuten herria pasa den larunbatean. Orbeldi Dantza Taldeak antolatuta VII. Dantza Eguna ospatu zen eta goizetik goizaldera bitartean dantzak izan ziren protagonista nagusi herriko kaleetan. Eguraldiak ere ederki lagundu zuen beste behin ere eta haur, gaztetxo eta helduen dantza desberdinetaz gozatzeko aukera izan zuten herritarrek.

Lau dantza talde izan ziren goizean beraien dantzak eskaini zituztenak, Lasarte Oriako Erketz, Iruñeako Ostadar, Monteagudoko danzanteak eta herriko Orbeldi dantza taldeetako kideak hain zuzen ere. Herriko kaleetan zehar kalejira egin eta Artzabalen eskaini zituzten beraien dantzak lehendabizi. Ondoren frontoi aldera joan eta bertan bildutakoen gozamenerako dantza desberdinak ikusteko aukera izan zen.

Arratsaldean, berriz, haurrak izan ziren herriko kaleetara irten zirenak. Dantzari txikien topaketa izan da aurtengo Dantza Eguneko nobedade nagusia eta txikienek bikaina erantzun zuten larunbatean. Urnietako Egape, Oiartzungo Haurtzaro, Lasarte Oriako Erketz, Andoaingo Urki, Donostiako Herri Ametsa eta herriko Orbeldi dantza taldeetako dantzari txikiak izan ziren kalejiran ibili zirenak eta hauek ere Artzabalen eta herriko pilotalekuan eskaini zituzten beraien dantzak.

Dantza Egunean ohikoa den bezala, Orbeldi Dantza Taldearen ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zen gauean herriko pilotalekuan. 'Tipi Tapa Pub' ikuskizuna eskaini zuten. Herriko frontoia jendez gainezka zela eskaini zuten egun honetarako bereziki sortutako ikuskizuna eta herriko musikariak eta antzerkilariak ere bidelagun izan zituzten adin desberdinetako dantzariek.

Egunari amaiera emateko, herriko Larrian Gozo taldearekin erromeria izan zen, VII. Dantza Eguna dantzatuaz amaitzeko aukera izan zelar