De Mode Quartet eta 'Rita' antzezlana gaur Aiako jaietan

De Mode Quartet taldeak arratsaldean 'Epa txiki' aurkeztuko du./
De Mode Quartet taldeak arratsaldean 'Epa txiki' aurkeztuko du.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOAIA.

Aiako festek aurrera jarraitzen dute eta gaur haurren eguna izango da eta beraiei zuzenduko zaizkie ekitaldi gehienak. Honela, goizeko 11.00etatik aurrera ume jolasak izango dira plazan; arratsaldeko 16.00-19.00etara gaztelu puzgarriak eta apar festa Eskola aurreko atarian.; 18.00etan 'Epa txiki' emanaldia De Mode Quartet taldearen eskutik. Musika eta umorea, adin guztietako entzuleentzat. Ondoren, 19.00etan kalejira izango da eta segidan 'Bide batez' taldearen saioa; 22.30tan, 'Rita' antzerkia; 22.45tan zezen suzkoa plazan eta egunarekin bukatzeko, berriz 'Bide batez' taldearen dantzaldiak itxiko du eguna.