Mintzalagun programan izena emateko epea zabalik dago

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Euskaraldia pasatu berri da eta herritar batzuek aldatu dituzte beren hizkuntza-ohiturak. Ondorioz, euskaraz gehiago hitz egiten dute orain; zenbaitetan, ordea, lotsa galdu eta hitz egitera animatu den horrek ez du inguru euskaldunik eta, beraz, nekeza egiten zaio euskaraz bizi- tzea.

Zailtasun horri aurre egiteko sortu zen Mintzalagun egitasmoa, euskara praktikatu nahi duenak, astean behin, mintza- tzeko aukera izateko. Hortaz, bultzadatxo hori behar duena baldin bazara edo inguruan behar hori duen inor ezagutzen baduzu, joan AEK euskaltegira eta eman izena Mintzalagun programan. Era horretan, astean behin, lagun-talde txikian elkartu eta ordubetez euskara praktikatu ahal izango duzu doan.

Izena eman nahi baduzu, urolakosta@aek.eus helbidera ida- tzi, edo 625.485 215 telefonora deitu edo eskualdeko euskaltegiren batean galdetu. Informazio zehatza jasoko duzu; erraztasun guztiak izango dituzu.

 

Fotos

Vídeos