Borrar
Talde nagusiak zortea aurka izan zuen eta ondo jokatu arren berdinketa lortu zuen soilik.
Mintzalagun programa jarri nahi da martxan Zestoan

Mintzalagun programa jarri nahi da martxan Zestoan

Euskaldun berriekin euskaraz astean behin ordubete aritzeko jendea behar da

JOSU ARANBERRI

ZESTOA.

Martes, 7 de noviembre 2017, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ikasturte berriarekin batera, Zestoako Mintzalagun programa jarriko du martxan Zestoako AEK-k, Udaleko euskara zerbitzuaren laguntzaz. Euskal Herria osoan ezaguna egin den fenomeno hau, aurten abiatuko da gure herrian, «eta horretarako, mintzalagunak behar ditugu», diote akimen honen bultzatzaileak.

Programaren aurkezpena ostiral honetan izango da, Gurutze Jubilatu Elkartean, 19:00etan. Egitasmoaren inguruko azalpen bat eman ondoren, Barry Manley irlandar euskaldunaren bakarrizketa entzun ahal izango dute bertaratzen direnek.

Programa honen nondik norakoan azaltzerakoan honela diote: «Hizkuntzaren ikaskuntzan, alboan utzi ezin daitekeen kontua da ikasitakoa praktikan jartzea, ez da gauza berria; Mintzalagun izeneko ekimen honekin, euskara praktika-tzeaz gain, jende berria ezagutu, euskararen munduan murgildu eta, finean, euskaraz bizitzeko aukera izango du izena ematen duenak. Mintzalaguna, euskaraz hitz egiteko ohitura duen pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzean datza. Bertan, edozeinek har dezake parte, euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan...»

Beraz, informazio gehiago nahi duenak ostiralean du zita jubiatuen tabernan; horretaz gain Zestoako euskaltegian, Udaleko euskara zerbitzuan edo eta wathasapa bidez (670420048 telefonora) eman dezakete izena.

Futbola

Zestoako talde nagusiak hiru puntuak eskuratzeko nahiko meritu egin bazituen ere, partidako azken unean, azken jokaldian, inork nahi ez zuen berdinketaren gola lortu zuen Elgoibar taldeak (2-2). Emai-tza honek ez dio asko balio Zestoako talde nagusiari, azken postuan jarraitzen duelarik. Hurrengo astean Lagun Onak taldearen aurka jokatuko dute. Bestalde, kadete mutilek galdu egin zuten etxean (0-1) Zarautzen aurka eta infantil mutilek irabazi egin zuten Zarautzen, (0-2). Emakumeei dagokionez, kadeteek 4-1 irabazi zuten.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios