San Mielak gaur eta bihar Laurgain auzoan

Laurgain auzoan asteburu honetan San Miel festak. /  ETXEBERRIA
Laurgain auzoan asteburu honetan San Miel festak. / ETXEBERRIA

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOAIA.

Asteburu honetan San Mielak Aiako Laurgain auzoan izango dira. Ez ditu auzoak biztanle asko, baina festetarako prestatzen dira, gainontzekoei ere bertaratzeko gonbita luzatuz. Honela, gaur arratsaldez ume jolasak, txokolatada eta patata tortilla lehiaketa izango dira eta eguna bukatzeko, afari herrikoia eta erromeria Laja eta Lutxurdiorekin.

Bihar, berriz, 10.00etan meza nagusia, eta jarraian, herri kirol erakustaldia: harriarekin Jokin Eizmendi, Josu Urbieta eta Joseba Ostolaza, eta aizkoran Biurri aita-semeak. Ondorengo bazkari eta trikiti doinuekin amaituko dira aurtengoz, Laurgain auzoko San Mielak.