'Mendi lasterketetarako nutrizioa' hitzaldia asteazkenean

Larunbatean, mendi lasterketa; asteazkenean, hitzaldia/
Larunbatean, mendi lasterketa; asteazkenean, hitzaldia

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Datorren maiatzaren 11ean, larunbata, Orioko Herri Ikastolak antolatuta, Orioko 9. Mendi Lasterketa ospatuko da. Ibilbideak 22km izango ditu eta lasterketa motzak, berriz, 11 km. Irteera arratsaldeko 16:00etan izango da eta hasiera eta amaiera puntua Abeslari kalean dagoen Orioko Herri Ikastola izango da.

Izen-ematea, aurretik soilik internetez egin daiteke www.rockthesport.com webgunean. Horretarako, 25 euro ordaindu behar dira. Bestalde, probaren egunean bertan inskribatu daiteke, 30 euroren truke.

Lasterketaren ibilbidean Orio inguruko mendialdea zeharkatuko dute, 22km-ko ibilbidean. 1.100m-ko garaiera positiboa izango du, eta 364m-ko gehiengo altuera (Kukuarri mendia).

Asteazkenean, hitzaldia

Lasterketa larunbatean izango bada, egun batzuk lehenago, asteazkenean 19:30etatik aurrera Orioko Karela kiroldegian hitzaldi interesgarri bat eskeiniko da. Hizlaria Itziar Olasagasti izango da, kirolean eta elikaduran aditua, eta mendi lasterketarako nutrizioari buruz hitzegingo du. Karela kiroldegiko bazkideentzat doanekoa izango da hitzaldi hau; bazkide ez direnek, aldiz, hiru euro ordaindu beharko dituzte.