Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Eskalada basatiak Turkian.
Mendi astea bihar hasi eta datorren igandean amaituko da

Mendi astea bihar hasi eta datorren igandean amaituko da

Lehen ekimena bihar izango da 'Ipar martxa. Ibiltzeko era berri bat' izenburupean

J. M. ZUBIAURRE

GETARIA.

Domingo, 12 de noviembre 2017, 00:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Astelehenetik igandera bitartean ekimen ugari antolatu dira 2017ko Mendi Astearen barne. Bihar arratsaldeko 19:00etan Alondegian, Marijo Villalbarekin gaurkotasun handia hartu duen kirol mota berri baten inguruan solasaldi bat prestatu da. Gaia, 'Ipar martxa. Ibiltzeko era berri bat' izango da.

Saioa gaztelaniaz emango du Marijok eta landuko diren edukiak besteak beste, ipar martxa zer den, jatorria eta historia, kirol hau egiteko erabiltzen diren bastoiak, hauek erabiltzeak dakarren abantailak eta onurak edo egungo egoera aztertuko dira.

Asteazkenean, hilak 15, 19:00etan Alondegian, Ihintza Elsenaar egongo da Perun kokatua dagoen Puscanturpa mendira egindako bidaiaz hitz egiteko. Bost lagunek bidaiatu zuten bertara, tartean Elsenaarek, mendiko pareta batean bidea irekitzeko asmoz.

Hamabi egunez ibili ziren paretan gora eta behera, eta bizitako esperientziak kontatuko ditu.

Ostegunean, ordu eta leku berean, 2016ko udazkenean Alberto Fernandez (Elgoibar) eta Gorka Lertxundi (Zarautz) Turkiako Aladaglar eta Dedegol mendikatetan burutako hainbat haitz eskalada alpinoen aurkezpena egingo dute.

Larunbatean I. Getariako Mendi Duatloia egingo da, 15:00etan Askizun eta bukatzeko hilak 19, igandea, urteko azken mendi irteera izango da, Kantabria mendilerrora. Izena eman osteguna baino lehen Turismo Bulegoan (943 140 957). Irteera 6:00etan. Bazkaria Biasterin egingo da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios