San Martin jaiak bihar hasiko dira Askizun

Musika. Trikitilariekin. /  AMAXKAR
Musika. Trikitilariekin. / AMAXKAR

Mus Txapelketak emango dio hasiera bihar festen egitarauari

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Bihar hasi eta igandera bitartean ospatuko dituzte San Martin jaiak Askizu auzoan. Mus Txapelketarekin hasiko da festen egitaraua bihar, gaueko 21:30ean ekingo diote txapelketari. Larunbatean, auzo afaria iragarri dute, gaueko 21:00etan hasiko dutena. Afaria eta ondorengoak girotzeko, bertan izango dira Izer eta Alabier trikitilariak.

Igandean, azaroak 11 eta San Martin eguna, goizeko 11:00etan irekiko da egitaraua. Meza Nagusia izango da auzoko elizan. Ondoren Lopene ganadutegiko zezen txiki eta poniak egongo dira. Arratsaldeko 17:30ean, herri kirol saioa prestatu dute. Manolo Cañamares eta Oier Cañamares aizkorarekin arituko dira eta harri jasotzen Josu Urbieta. Musikarekin alaituko da saioa, Laja eta Narbaiza trikitilariekin eta beraiek arduratuko dira gauean festei amaiera emateko antolatutako erromeriaz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos