Mari Domingi eta Olentzero bihar arratsaldean iritsiko dira herriko plazara

Mari Domingi eta Olentzero bihar kalez kale ibiliko dira. /  ETXEBERRIA
Mari Domingi eta Olentzero bihar kalez kale ibiliko dira. / ETXEBERRIA

Beraiekin iritsiko dira ttuntturroak, Mari, sorginak, Basandere, Basajaun eta artzainak

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Mari Domingi eta Olentzero etorriko dira bihar Oriora, eta herriko plazan izango dira arratsaldean. Berekin batera ttuntturroak, Mari, sorginak, Basandere, Basajaun eta artzainak izango dira. Festa 17:30ean hasiko da, Arkupe elkarteko lagunek plazan eskainiko duten txokolate beroarekin; 17:45ean ttuntturroak aterako dira ikastolatik eta, segidan, 18:00ak inguruan, Mari eta sorginak kalez kale abiatuko dira, itsas aldetik etorrita; eta Basandere, Basajaun eta artzainak ere mendi aldetik etorrita.Mari Domingi eta Olentzero 18:30ak inguruan iritsiko dira plazara.