Marea Urdina Orioko hondartzara iritsiko da gaur arratsaldean

Helmuga. Hondartza. /  A.E.
Helmuga. Hondartza. / A.E.

Autismoa duten pertsonen aldeko itsas zeharkaldia

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Asteburu honetan egingo da Marea Urdina itsas zeharkaldia. Azkoiti aldeko igerilari talde batek, autismoa duten pertsonen alde antolatu du itsas zeharkaldi hau, Gautenaren eta beste erakunde batzuen laguntzaz. Gaur eta bihar, Saturrarango hondartzatik Hondarribira arteko bidea egingo dute igerian helburu honekin: gizartea sensibilizatzea autismoa duten pertsonen gaiarekin. Guztira, 34 itsas miliatako ibilbidea (63 kilometro) egingo dute igerian, bi etapatan.

Itsas zeharkaldiaren lehen etapa Orioko hondartzan bukatuko da gaur bertan. Igerilariak 15:45ean iritsiko direla Oriora aurreikusita dago eta, hori dela eta, Udalak eta Berdin-Berdinak -kirol inklusiboko elkarteak- ongietorria antolatu diete. Berdin-Berdinak elkarteko igerilari batzuek Marea Urdinekoekin batera egingo dituzte hondartzara iritsi bitarteko azken metroak eta, ondoren, bi karpa jarriko dituzte hondartzako belardian, igerilariei eta lagunei mokadutxo bat eskaintzeko. Orioko Surf taldekoek ere laguntza eskaini diote ekimenari, eta beraiek ere parte hartuko dute zeharkaldiaren azken metroetan.

Udalak eta Berdin-Berdinak elkarteak, bertara azaltzeko eta beren laguntza eta animoak emateko deia egiten diete herritarrei.

Egitasmoaren helburua, gizartea sentsibilizatzea da eta ez du dirua biltzeko inolako asmorik. Jasotzen diren laguntza guztiak proiektuaren gastuak ordaintzeko erabiliko dira eta, bukaeran dirurik geratuko balitz, gaiarekin lotutako elkarte edo erakunderen bati emango zaio.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos