Marak irekiko du gaur Laboari eskainitako kontzertu sorta

Igor Arzuagaran, Mara, musikari arabarra. /
Igor Arzuagaran, Mara, musikari arabarra.

J.A. USURBIL.

Aurten ere Mikel Laboari eskainitako kontzertu sortaz gozatzeko aukera izango da Mikel Laboa plazan. Lau emanaldik osatuko dute Laboaren uztaila izendaturiko zikloa, ostegunetan, Mikel Laboa plazan. Marak zabalduko du 4. edizio honetako egitaraua gaur 22.00etan. Igor Arzuagaren proiektuetako bat da Mara. Exkixu taldean eta Mikel Urdangarin abeslariaren kolaboratzaile aritu ostean, bakarkako bide emankorra garatzen ari da Igor Arzuaga. Instrumentu asko jotzeko gai da musikari arabarra, eta horrek aukera ematen dio disko bakoitzean formatu eta estilo ezberdinekin jokatzeko. Taldearekin grabatutako disko elektrikoak argitaratu ditu (Smog, Argi izpi bat) baita bakarka (Experience) zein beste musikariekin (Luis Vil, Nieves Arilla) elkarlanean egindakoak ere.

Hurrengo asteetan, berriz, Joseba Irazoki eta Mikel Uraken bakarlariek eta Sokartean taldeak jardungo dute Mikel Laboa plazan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos