Lili jauregian azken emanaldiak itxi aurretik

Andre Maddalen-ek urteak daramatza bere jauregiaren berri ematen. /
Andre Maddalen-ek urteak daramatza bere jauregiaren berri ematen.

Bizi antzerki esperientzia hau bakarrizketa formatuan eta aparteko jauregi batetan egiten da talde txikitan eta euskaraz edo gazteleraz

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Andre Madalen badoa Zestoako Lili Jauregitik datorren urtera arte. Azken lau urteotan, Lili Jauregiaren eta bertako familiaren nondik norakoak ezagutzeko aukera eskaini du 'Lilitarren Ohorea' antzezlanak. Andre Madalen bera, obraren protagonista, izan da hasiera-hasieratik pasa diren 18.500 bisitariri harrera egitearen ardura hartu duena.

Gogoratu duela lau mendeko Gipuzkoa nolakoa zen iaksteko aukera dagoela Lilitarren ohorea antzezlanarekin. Erdi Aroko Lili Jauregia da antzerkiaren eskenatokia, eta historia bizipen bihurtzen da hemen, kontakizuneko gertaeren toki berean. Lili jauregia Zestoako bailarako historiaren puntu garrantzitsuetako bat da. Lilitarrak inguruko nekazaritza lur, baso eta erreka askoren jabeak ziren, eta bere jabetzako baserriek errenta ugari ordaintzen zituzten. Haien aberastasuna burdinaren eta zuraren lanketan oinarritzen zen, eta jauregia, bere burdin landuzko leiho-tapa ikusgarriarekin, lilitarren gizarte mailaren erakusgarria zen. Zaharberritze-lanak amaituta, jauregia janzteko tresnak eta altzariak SanTelmo Museoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gordailuak jarri dituzte. Bisitariak 1678 urtera bidaiatzen du sarrera erosten duen momentutik: sarrera bat eman ordez, bisitariari garai hartako txanpon bat emango zaio, Andre Madalenek zein den jakin dezan.

Lili jauregira egiteko azken bisita egunak honakoak izango dira: hilak 8, 9, 15 eta 16. informazio gehiago : 943 86 88 11 telef edo www.lilijauregia.com. Orain, denboraldi berria iritsi bitartean, ondo merezitako atsedena hartuko du, 2019ko Aste Santuaren bueltan berriro itzultzeko.

 

Fotos

Vídeos