Lehiaketa ezberdinak antolatu dira Salbatore jaien barne aurten ere

Baltsak. Irabazleak. /  AMAXKAR
Baltsak. Irabazleak. / AMAXKAR

GETARIA.

Festa giro onean bukatu dira aurtengo Salbatore Jaiak. Egitarauan denetarik aurkitu dute herritar zein bisitariek, adin eta gustu ezberdinentzat, denentzat egindako jaiak izan dira.

Egitarauaren barne lehiaketa ezberdinak ere izan dira. Horrela, txosnagunean egindako paella lehiaketan garaile Intza Gurrutxaga eta Irati Idiakez izan ziren. 21 paella aurkeztu ziren txapelketa honetara eta urtetik urtera maila goraka doala diote antolatzaileek.

Gazteentzako antolatutako VII. Patata Tortilla lehiaketan 20 bikote inguru izan ziren lehian eta epaimahaiaren iritziz onena Nerea Lasa eta Oihan Manterolak egindakoa. Onditz Galdos eta Ninbe Uranga bigarren geratu ziren eta Kizkitza Olaizola eta Sara Etxegoien hirugarren. Baltsa karreran, 'Aurten e etzekau' izan da irabazle.