Lehen jaunartzeak ospatu ziren atzo eguerdiz Aizarnazabalen

Herriko bederatzi neska-mutilek beren lehen jaunartzea ospatu zuten. / DV
Herriko bederatzi neska-mutilek beren lehen jaunartzea ospatu zuten. / DV

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AIZARNAZABAL.

Atzo eguerdiz herriko bederatzi neska-mutilek beren lehen jaunartzea ospatu zuten senide eta lagunez inguraturik, eta beste hiru neskek Bataio Berritzea izan zuten.

Maiatzeko laugarren igandean ospatu izan ohi dira jaunartzeak Aizarnazabalen, baina aurten hauteskundeak direla eta apirilaren 28ra aldatu ziren eta egoera berbera zelarik, larunbatera aurreratu da eta denak oso gustura gainera.

Elizkizunean lasai eta irribartsu ageri ziren Luken, Jare, Enara, Aner, Oskitz, Unax, Unax, Adei eta Xabat eta beraiekin batera, Aiora, Ihintza eta Nahia, eguneko protagonistak. Zorionik beroenak denei lerro hauen bidez.