Lasaitasunaren garaipena lortu zuen Keta Babyautok Arrasaten

Keta Babyauto. Lasaitasunaren garaipena lortu dute. /  AZPEITIA
Keta Babyauto. Lasaitasunaren garaipena lortu dute. / AZPEITIA

2019an etxetik urrun irabazten duen bigarren partida izan da (0-2) eta puntu garrantzitsuak izan dira getariarrentzat

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Garaipen ederra lortu zuen asteburuan Keta Babyauto futbol taldeak Arrasaten. Bere ligako talde baten aurrean jokatzen zuen, Mondragon, eta jokoan zeuden puntuak oso baliotsuak ziren bi taldeen- tzat.

Getariarrak etxetik urrun 2019an garaipen bakarra lortuta joan ziren Arrasatera baina bigarren zati bikain batekin 0-2 nagusitu ziren eta sailkapenean Mondragonekin berdindu dute (elkarren arteko aldea alde utziz) hamaikagarren tokian. Golegileak Maikel Larrañaga eta Gorka Lazkano izan ziren, bata bestearen atzetik bigarren zatiko azken ordu laurdenean. Orain etxean zaleei poza emateko aukera dute, larunbatean 18:30ean Mendibeltz futbol zelaian Urola hartuko baitute, sailkapeneko liderra.

Areto futboleko gazte mailako taldeak ezin etxetik kanpo sartutako lau golei etekina atera etxeko taldeak, Eskoriatzak, bat gehiago sartu zituelako (5-4). Larunbatean Sahatsagan jokatuko dute baina partida ez da erraza izango, hirugarren tokian dagoen Herrikide etorri da Getariara (11:00etan).