Ion Larrañaga Isasti (Esperantzako arraunlari eta prestatzailea): «Helburu garbia ez jaistea izango da, zalantzarik gabe aurtengoan»

Ion Larrañaga. Traineruaren aurkezpen egunean.
/AMAXKAR
Ion Larrañaga. Traineruaren aurkezpen egunean. / AMAXKAR

Arraunlari getariarrak erronka handia du traineruko bere lehen prestatzaile lanari ekitea erabaki ondoren

JUAN MARI ZUBIAURREGETARIA.

Neguko prestaketak amaitu dira. Garai gogorra izan da Getariako Arraun Elkartearentzat. Arraunlari gutxi zituzten eta ate joka ibili behar izan da baina azkenean herriko arraunlariak pauso bat aurrera eman, Esperantzako tostetan sartu eta lana gogor egin dute. Denak getariarrak ziren eta zorionez azkenena beste pare bat lagun batu zaizkie eta gaurtik aurrera lehiatzeko garaia heldu zaie denei.

Dena den aldaketa nabarmenena prestatzailean egongo da. Ion Larrañaga getariarrari proposatu zioten erronka honi aurre egitea eta beldurrik gabe baiezkoa eman eta hor ibili da neguko hilabeteetan lanean udaberriko loratze ederraren zain. Heldu da unea. Gaur eta bihar Pasai Donibanen hasten da KAE-1 Liga eta getariarren prestatzailearekin hitz egin dugu bere ikuspuntua ezagutzeko asmoarekin.

-Nola joan zaizue neguko prestaketa garaia?

-Nahiko lanekin. Jendea osatzeko arazoak izan ditugu. Arraunlari kopurua nahiko laburra izan da, justu ibili gera, denera herriko hamalau arraunlari izan ditugu lanerako eta gogoz aritu gera. Getariarrak ziren denak eta azken unean beste bi kanpotik etorri zaizkigu, Zumaiatik datorren jubenil bat eta San Pedron arraunean zebilen beste batekin osatu dugu traineruko taldea. Baina orokorrean ondo joan da negua, jende aldetik esan bezala justu baino egin beharrak ondo bete ditugu eta ustez behintzat lanak ondo eginak daude.

-Getariara itzultzen zara eta gainera prestatzaile lanetan, nola sortu zen aukera hori?

-Ez dakit, niretzat sorpresa izan da. Banekien beraiekin hitz egin da Klubaren egoera zein zen. Arazoak zituzten, jendea falta zen eta hitz egiten ari ginela aukera hau luzatu zidaten, taldeko ardura hartzekoa. Eskaintza jaso nuenean nahiko zalantza izan nituen baina azkenean reto bat bezala hartu nuen eta beno, aurrera egin dut. Ikusiko dugu nola ateratzen den.

-Lan honetan zure lehen esperientzia da eta suposa dezakegu egunero ikasten joango zarela ezta?

-Bai, noski. Egunero ikasten eta asko gainera. Zer transmititu nahi dudan, zer egitea eskatzen dieten, nola esan gauzak... Kontu asko dira eta buruari buelta asko ematen dizkiozu, beti gauza berriak ikasten dituzu eta oraingoz gustura nabil.

-Esku artean daukazun taldeaz hitz egin ezazu. Zer topatu duzu?

-Talde gaztea da, oraindik oso nabarmena da daukagun gaztetasun hori, baina buru gogorrak dira eta esandakoak ondo hartzen dituzte. Alde horretatik oso gustura nago.

-Prestaketa nola bideratu duzu Ligaren hasiera honetara begiratuz?

-Suposatzen dut denak berdin aterako garela. Aurrenengo zatian behintzat tandak ondo finkatzen joateko inork ez du nahi izaten berandurako lanak uztea, asteburu guztietan estropada bat eta batzuetan bi, beraz ondo hasi behar dugu derrigorrez. Horrek ez du esan nahi hasieratik maila berdina emango dugunik, nik uzte poliki poliki asentatzen joan behar dugula eta taldea gure arraunketara ohitzen joango dela denboraldia aurrera doan bezala. Estropadak ematen duten esperientzia oso garrantzitsua izango da denontzat.

-Zein da zure helburua denboraldi honi begira?

-Zalantzarik gabe azken lau postuetatik ihes egitea izango da helburua. Badakigu zaila izango dela baina beno, zergatik ez. Gu saiatuko gera ahal badugu bigarren txandan sartzea eta baita hirugarrengoan sartzen ere. Baino helburu garbia ez jaistea izango da zalantzarik gabe. Gero hortik aurrera estropadak jarriko gaituzte gure lekuan eta espero dezagun pixka bat aurrean egotea, baina aurkariak ere hor daude eta ikusi behar.

-Itsasoan ala errekan, non ibiliko zarete hobeto?

-Oraindik ez dago jakiterik. Nik uzte ibaian hobeto ibiliko garela ez daukagulako esperientzia gehiegirik itsasoan ibiltzeko, baino horrek ez du esan nahi itsasoan gaizki ibiliko garenik. Estropada batetik bestera diferentziak egongo dira eta faktore asko daude jokoan, inesperientzia, egoeraren irakurketa egokia ez egitea eta beste hainbat. Saiatu behar dugu beti gure maila ematen eta bitan ondo ibiltzen, Getaria izan da itsasoan ere maila eman behar dugu.

-Prestaketa egitean herriko estropada kontutan izaren duzue?

-Ez, ilusio berezia egiten du etxeko estropadak eta denoi gustatuko litzaiguke zaleen aurrean egitea denboraldiko estropada onena, baina hemen ez dago estropada bakar batera begira egoterik. Hasieratik egin beharra garbia dago, ahalik eta ontzi gehien utzi gure atzetik estropada guztietan eta gero etorriko dira egun bereziak. Garbi dago Getariako estropadan saiakera berezia egingo dugula eta estropada onena egiten saiatuko garela.

-Aurtengo denboraldian bi patroi izango dituzu zure aginduetara Unax eta Izaro, bigarren hau emakumea gainera.

-Bai egia da ez dela oso ohikoa emakume bat patroi lanetan ikustea gizonezkoen ontzietan baina aurredenboraldian patroi lanak egin ditu eta maila ona emanaz gainera, oso ona. Fabore bezala eskatu genion bigarren patroi bezala hasiko ote zen, berak baiezkoa eman zuen eta taldeko beste bat gehiago da une hauetan. Uretan erakutsi du balio duela eta beste bat gehiago izango da niretzat.

-Bukatzeko, arraun zale getariarrari zer esango zenioke?

-Ba animatzeko. Taldean 18tik 16 getariar egongo direla aurten Esperantzaren tostetan. Herritarrak gera eta herria ordezkatzen ari garela. Zalantzarik gabe beraien laguntza eskertuko dugula eta gurekin egon daitezela beti.