Landare Berezien Azokan laguntzeko jendea behar da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AIA.

Aiako Landare Berezien 17. Azoka apirileko azken asteburuan egingo da, apirilak 27 eta 28an, bost kontinenteetako landare-festa ingurune paregabean. Aurtengoan inoiz baino landare postu gehiago izango dira, denetara 50. Eta hau dela eta, antolaketa lanetarako jendea behar da, hori diote Iturraran parketxeko arduradunek. Batetik, aparkamenduetarako. Iturrararen ezin izaten da aparkatu eta horregatik aparkemendu bereziak jar-tzen dira Orio eta Aian, autobusak izaten direlarik joan-etorria egiteko. Kontsigna zerbitzurako ere jendea behar da; frantsez itzultzaile lanak egiteko ere behar da jendea. Laguntza emateko prest dagoenak 943.835389 telefono zenbakira deitu dezake 10:00etatik 14:00etara.