LABek hiru ordezkari izango ditu Udalean eta ELAk, bi

Udaleko langileak bozketan. /  J. ARANBERRI
Udaleko langileak bozketan. / J. ARANBERRI

JOSU ARANBERRI USUBRIL.

Pasa den astean izan zituzten udaleko langileek hauteskunde sindikalak. Parte-hartzea handia izan zena, langileen %72,7k eman baitzuen botoa, hau da, 66 langileetatik 48k hartu zuten parte.

LABek eta ELAk baino ez ziren aurkeztu hauteskunde sindikal hauetara. LABeko ordezkariak hauek ziren: Xanti Azurmendi Huici, Josu Alkorta Machain, Alex Udabe Pagola, Hodei Illarramendi Olazabal, Gorka Olaiz Garmendia eta Iosu Errekondo Arzallus. Eta ELAkoak: Mikel Balenciaga Larrañaga, Jose Cruz Lazcano Alcain, Kontxi Zaldua Otegi, Josu Arruti Huegun eta Luisa Rodruigez Moreno.

Bozkatzeko epea amaitu ostean, langileen %72,7k hartu zuen parte, hau da, 66 langileetatik 48k eman zuten botoa. Horietatik 29 boto LABek eskuratu zituen eta ELAk 14. Boto zuriak 4 izan ziren eta baliogabeak, aldiz, bakarra. Horrenbestez, LABek 3 ordezkari lortu ditu eta ELAk 2. Honako hauek osatuko dute, aurrerantzean, langileen batzordea: Xanti Azurmendik, Josu Alkortak, Alex Udabek, Mikel Balenziagak eta Joxe Cruz Lazkanok. Ordezkari guztiak gizonezkoak izango dira.

Hitzaldia gaur

Udaleko Parekidetasun sailak antolatuta,Pepa Bojo Ballesterren eskutik ahalduntze taldeen ebaluazioaren inguruko hitzaldia izango da gaur Sutegiko auditorioan izango da, 18:00tan hasita (gaztelaniaz izango da).

Hitzaldi honetan gai hauek jorratuko ditu Pepa Bojo psikologoak: Zer da ahalduntzea? Zer nolako lana egiten da talde horietan? Zein emaitza edo ondorio eragiten dute osasunean, edo norberaren aldaketa pertsonalean, edo genero-harremanetan?