Krosa, meza nagusia, herri bazkaria, bertso jaialdia eta erromeria, gaur Orioko jaietan

Krosarekin zabalduko da gaurko San Nikolas eguna. /  DV
Krosarekin zabalduko da gaurko San Nikolas eguna. / DV

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

San Nikolas eguna ospatzen dugu gaur, festetako egun nagusia, eta eguna zabaltzeko, goizeko 10:15etatik aurrera, Kamel Ziani krosa ospatuko da Mendibeltz ondoko parkean, benjamin, alebin eta infantil mailetako neska-mutilentzat. Guztira sei laisterketa izango dira, eta amaieran, 12:15ean, irabazleei sariak banatuko zaizkie.

Ordu berean, goizeko 11:00etan, Nikolas de Bari parroki elizan meza nagusia izango da, Salatxo abesba-tzak kantatua. Mezaren ondoren, eguerdiko 12:00etan, Salatxok saioa eskainiko du Pietatearen azpian. Era berean, eguerdiko 12:30ean, herriko plazan, dantzari txikien txapelketari hasiera emango zaio. Txapelketa Harribil dantza taldeak antola-tzen du. Ordu berean, dardo-txapelketa iragartzen da gaztetxoen-tzat Bikamiotako biribilgunean.

Eguerdiko 14:30ean herri-bazkarirako deialdia egiten da, gogoratu, babarrun-jana, Karela kiroldegian. Arratsaldeko16:00etan haurrentzako herri kirolak hasiko dira Mendibeltz ondoko plazan, Zaragueta eskolak antolatuta. Eguraldi txarra egingo balu, herriko frontoian izango dira. Jarraian, 18:00etan helduen dardo-txapelketa herrikoiari emango zaio hasiera. Ondoren, 18:30ean, Pello eta Nikolasa erraldoien kalejira hasiko da buruhandi eta txistularien laguntzarekin; 19:00etan, Errebal musika-taldearekin dantza egiteko aukera. Gauean berriz, 22:30ean hasita, bertso-saioa Karelan. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Arrate Illaro eta Aitor Mendiluzerekin eta gai jar-tzaile lanetan, Unai Manterola, herriko apaiza. Egunekoarekin amai-tzeko, 23:45ean, Oxabi erromeria-taldearekin dantzaldia plazan.

 

Fotos

Vídeos