Korrikaren etorrerarako dena prest Orion

Lehendabizi. Goizeko 11.00etatik aurrera Korrika Txikia izango da herriko kaleetan zehar. / ETXEBERRIA
Lehendabizi. Goizeko 11.00etatik aurrera Korrika Txikia izango da herriko kaleetan zehar. / ETXEBERRIA

Arratsaldeko 13:45ean iritsiko da Zarauztik eta herrian hamar kilometro egingo ditu | Aurretik, goizeko 11:00tan, abiatuko da Korrika Txikia Bikamiotatik, ibilbidea plazan amaituko delarik

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Korrika arratsaldeko lehen orduan iritsiko da Oriora; Zarauztik helduko da eta herri barnean kilometro batzuk egin ondoren, Agiña aldera jarraituko du. Dena den, lehenago, goizeko 11:00ean, Korrika Txikia abiatuko da Bikamiotatik eta bi eskoletako haurrekin, herriko kaleetan zehar ibilbidea egingo du, bukaera herriko plazan emango zaiolarik eguerdiko 12:00ak inguruan. Guraso eta herritarrak ere gonbidatuta daude parte hartzera. Lehenbizi ikasle zaharrenak abiatuko dira eta azken metroak bi ikastetxeetako txikienek egingo dituzte.

Ondoren, 13:45ean iritsiko da Korrika herriko plazara. Oriotarrek Xuai gainean hartuko diete lekukoa zarauztarrei eta Aginagaraino eramango dute, han usurbildarrei emateko. Korrikak 10 kilometro egingo ditu Orion eta talde desberdinek eramango dute lekukoa: (Xuai gainean hasita): Orain plataforma;(harrobian): Orioko Arraunketa Elkartea; (Xuai-Aitzondo): Talai Mendi elkartea + Orioko AEK; (tren-geltokia): Txurrumuski aisialdi-elkartea + Ametsa gaztelekua; (Herriko Plaza): Harribil dantza-taldea + Karkara taldea; (Bikamiota): Herrio natur taldea + EH Bildu; (Herriko Plaza): Gaztetxea + Saltxerak emakume-taldea; (Etxeluze gaztetxea): EAJ + Toki Alai elkartea; (Ortzaika): Zaragueta Herri Eskola; (Botaleku): Orioko Herri Ikastola eta, (Saikola): Orioko Herri Ikastola.

Herritar guztiak, haur zein gazte edo heldu, gonbidatuak geratzen zarete, berriz, euskararen aldeko festa honetan parte hartzera.

Bertso saioa eta afaria

Egitarauarekin jarraituz, Orioko Korrika batzordeak bertso saioa antolatu du arratsaldeko 19:00etan Gaboneko tunelean. Oriotarren eta azkoitiarren arteko buruz burukoa izango da, eta Egoitz Eizagirre eta Iñaki Gurrutxaga oriotarrek, eta Unai Izagirre eta Eneritz Artetxe azkoitiarrak izango ditugu kantuan.

Eta eguneko programari bukaera emateko, Korrikazaleen afaria izango da Gure Etxea elkartean, 21:00etan hasita. Entsalada, gisatua eta gazta intxaurrekin izango da aukeratutako menua. Afalostean Errikotxiako kideek bertso zaharrak abestuko dituzte, Imanol Urkizuk gitarrarekin lagunduta.