Korrika Txikiak aurrea hartuko dio Korrikari

Korrika Txikia. Berriz haurrak izango dira protagonistak. / AMAXKAR
Korrika Txikia. Berriz haurrak izango dira protagonistak. / AMAXKAR

Iturzaeta Herri Eskolatik aterako da eta herriko plazan amaituko

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

21. Korrika gaur pasatuko da Getariatik. Eguerdiko 12:20 inguruan etorriko da Zumaiatik barrena eta herriko kaleak zeharkatu ondoren Zarauzko bidea hartuko du.

Baina aurretik Korrika Txikiak ere bere tartea izango du. Iturzaeta Herri Eskolatik aterako da eta herriko plazan amaituko. Irteera goizeko 10:45ean emango zaio Eskolan eta ondoren ibilbide hau egingo dute; Erruera - Herrerieta - Elkano kalea - Katrapona - Kale Nagusia - Plaza. Bukatutakoan udaletxe aurrean lekukoan dagoen mezua irakurri, bertsoak kantatu eta Korrikako dan-tza egingo dute. Aurten Gasteizen bukatuko da euskararen aldeko martxa eta autobusa izango da bertara joateko, 09:20an pasako da Getariatik.