Korrika apirilaren 12an, eguerdi aldera pasatuko da Getariatik

Aurten eguerdian pasatuko da Getariatik Korrika. /  AMAXKAR
Aurten eguerdian pasatuko da Getariatik Korrika. / AMAXKAR

Apirilaren 4tik 14ra Euskal Herri guztia zeharkatuko du 21. Korrikak

J.M. ZUBIAURRE GETARIA.

AEK-k jakitera eman du datorren apirilean Euskal Herria zeharkatuko duen 21. Korrikak izango duen ibilbidea eta Getariatik aurtengoan eguerdian tokatu zaio pasatzea. Apirilak 12an izango da eta Zumaiatik etorriko da. Eguerdiko 12:27an pasa beharko du Korrikak Getariatik eta ondoren Zarautz aldera jarraituko du.

21. Korrika Garesen hasiko da apirilaren 4an eta amaiera apirilak 14an emango zaio Gasteizen. 'Klika' leloarekin datorkigu Korrika eta dagoeneko prestatzen hasi beharko dute euskaltzaleak udaberriko euskararen aldeko ekimen honetan parte hartzeko, aurten gainera egunez izango da festa.

 

Fotos

Vídeos