Konpartsarekin 80ko hamarkadara

Getariako konpartsa. Portuko eszenatokian konpartsako lagunak emanaldiaren une batean, denak pozik ikusita milaka begi euren zereginean jarrita zeudela. / ARGAZKIAK: AMAXKAR
Getariako konpartsa. Portuko eszenatokian konpartsako lagunak emanaldiaren une batean, denak pozik ikusita milaka begi euren zereginean jarrita zeudela. / ARGAZKIAK: AMAXKAR

Bi urtetik behin egiten den jaialdiak arrakasta izan du, partaidetza handia eta ikusle asko kalean |

JUAN MARI ZUBIAURREGETARIA.

Salbatore jaien barne bi urtetik behin egiten den Getariako konpartsak arrakasta itzela izan du aurten ere. Isaak Aranberriren koreografiak 80ko hamarkadan oinarrituta zeuden eta jakina, urte garai hura askorentzat oso berezia izan zen.

Herriko bazterrak beteta ikusten ziren jaialdia hasi aurretik eta portuan egiten duten emanaldiak partaideak eta ikusleak gerria mugitzen jarri zituen. Tamalez euriak ere dantzarako gogoa azaldu zuen eta frontoiko emanaldian eragina izan zuen, baina orokorrean saio bikaina eta erakargarria burutu zuten adin desberdinetako dantzariek.

Gaur festak tortilla patata lehiaketa iragartzen du goizean eta arratsaldean txahala erreta jateko aukera. Baltsa lasterketa 16:30ean eta musika saio ezberdinak.