Komertxio Txikien Festa antolatu du asteazkenerako Arkupek

Tabernariek. 'Baleatxo' pintxoak prestatuko dituzte. /  ETXEBERRIA
Tabernariek. 'Baleatxo' pintxoak prestatuko dituzte. / ETXEBERRIA

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Abuztuaren 8an, asteazkenean, Komertzio Txikien Festa antolatu du Arkupe elkarteak. Komertzio txikietan erosketak egitearen aldeko joera bultzatu nahi du Arkupek festa honen bidez. Era berean, herriko hainbat tabernatan 'Baleatxo' pintxoak banatuko dira eta, pintxoa erosten dutenek, zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute. Erosle guztien artean, Arkupek 50 euroko 10 bale zozketatuko ditu, elkarteko edozein establezimendutan gastatzeko.

Honako taberna hauetan erosi ahal izango da 'Baleatxo' pintxoa: Antilla, Gure Txoko, Salatxo, Sukia, Aterpe, Boga-Boga, Galerna, Arkaitz eta Baraka.'Baleatxo' pintxoaren osagai nagusia atuna izango da, baina tabernari bakoitzak bere erara prestatuko du.

Egun horretan, Jainekin txaranga ibiliko da kalez-kale, giro ederra jartzen, 18:00etatik 20:00etara.

Egun berean kontzertua izango da hondartzan, 20:30ean hasita: 'Los 40 Summer Live', hain zuzen ere. Parte-hartzaileen artean, jende ezaguna dago: Aitana eta Ana Guerra, Juan Magan, Bombai, Ana Mena, Reyko eta Dani Fernandez; gainera, artista gonbidatua Jon O. Lander izango da.

 

Fotos

Vídeos