IV. Kobaz Koba Trail mendi lasterketa otsailaren 10ean izango da

Aurten ere bi ibilbide antolatu dira, 13 eta 25 kilometrotakoak. /  K.A.
Aurten ere bi ibilbide antolatu dira, 13 eta 25 kilometrotakoak. / K.A.

Bihartik aurrera eman ahal izango da izena eta antolatzaileek kupoa betetzea espero dute

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

IV. Kobaz Koba Trail mendi lasterketan parte hartzeko izen-emate epea bihar zabalduko da, hilak 5, goizeko 9:30ean www.kirolprobak.com webgunean.

Probaren antolatzaileek (Arazi eta Zestoako Agiro Mendi Kluba), lehengo urteko lasterketaren arrakasta ikusirik, izen-emateen kupoa betetzea espero dute. Hori dela bide, berandu dabiltzan korrikalarientzat itxaron zerrenda irekiko dute.

Aurreko urteetako formula errepikatuz, bi distantzi egongo dira aurtengoan ere, ibilbidea urtetik urtera asko aldatu gabe: Artzei bidea 13 km eta Zaldei bidea 25 km.

Proba ospatuko den datari dagokionez, hau otsailak 10. igandea, izango da lasterketa.

Futbola

Urrezko hiru puntu eskuratu zituen Zestoako talde nagusiak, Azpeitin Ikasberriren aurka lehiatutako partida 1 eta 2 irabaziz. Beheko zulotik irteteko balio izan dio garaipen honek -egun 13. dago- eta hurrengo astean beste aukera paregabea izango du Iraetan beste horrenbeste egiteko, arerioa, Lazkao, gure puntu berdinak baititu.

Jubenilek ere partida irabaztea lortu zuten etxetik kanpo, Urolaren etxean, 2 eta 3: eta kadete mutilak ere irabazi egin zuten etxean, 7 eta 0, lidergo postuari sendo eutsiz. Azkenik, mutilekin amaitzeko, infantilek 0 eta 0 berdindu zuten Burumendiren etxean.

Emakumeei dagokionez, kadeteek 2 eta 1 galdu zuten liderraren etxean, baina hala ere 2. postuan jarraitzen dute sailkapenean; infantilek aldiz 1 eta 1 berdindu zuten etxean.

 

Fotos

Vídeos