Borrar
Kiroldegiko frontoiko harmailak eta sabaia egoera kezkagarrian daude, babesik gabe. K. A.
Kiroldegiko kostua «gora  eta gora» doala dio EH Bilduk

Kiroldegiko kostua «gora eta gora» doala dio EH Bilduk

Udalak kostua beste 200.000 eurotan igo du; oposizioak kiroldegiko frontoia eta harmailak ez babesteagatik honek gora egingo duela dio

K. ARRIZABALAGA

ZESTOA.

Domingo, 8 de abril 2018, 00:39

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

«Arrazoi bat dela edo bestea dela, Zestoako kiroldegiko lanen kostua gora eta gora doa». Honela dio Zestoako udal oposizioa den EH Bildu taldeak, azken kostu gorakada medio.

Gorakadaren arrazoi hauetako bat gaur egun frontoiak bizi duen egoera dela dio talde honek. «Azpeitiko Izarraitz pilotalekuko obrak hasi aurretik udalak besteak beste harmailak babestu egin ditu. Aldiz, Zestoako udalak obratik kanpo dagoen pilotalekuarekin ez du inolako babes neurririk hartu eta gaur da eguna obrak sortutako hauts eta abarrekin sabaiko txapak ez ezik harmaila ere kaltetua izaten ari dena».

Lehen ere aurrekontuek gorakada nabarmena izan zuela gogorazi dute :«Bere garaian salatu genuen kiroldegiko obren haserako aurrekontua 120.0000 eurokoa bazen ere (Udalak eta Foru Aldundiak erdibana), aurrekontua onartu bezperan nola EAJren gobernuak udalak ordaindu beharreko 400.000 euroko gehikuntza bat ezarri zuen eta azkeneko minutuan aurrekontua %30ean garestitzea ez zela serioa iritzita ez genuen gobernuaren azken aldaketa onartu.

Horrez gain, «Kudeaketa ekonomiko txarrari kudeaketa politikorik eza gehituta, kirol eragile eta erabiltzaileekin ez bilerarik, ez informaziorik, ez azken urteetako erabilpenaren azterketarik eta abar, gure kezka agerian jarri nahi izan genuen».

Eta oraingo 200.000 euroko azken gorakadaz aritzean hau diote: «Orain, obrak hasi eta hiru hilabetera, lehen egindako gehiketaz gain, EAJren gobernuak kostua beste 200.000 euro gehitzea erabaki du, ekipamendu gastua bere garaian sartzea ahaztu egin zitzaiela argudiatuta. Beraz, jatorrizko 120.0000 euroak dagoeneko 180.0000 eurotara igo dira, bataz beste 5 urterako inbertsioetarako dirua».

Gorakadak ordea gora egingo duelakoan dago eh bildu: «Gauzak dauden bezala udalak haserako 600.000 euro ordaindu beharrean dagoenekoz 1.000.000 euro ordaindu beharko ditu».

«Eta pilotalekua bera proiektutik kanpo gelditu dela kontutan hartuta, behar bezala babestu gabe gelditu diren eremuetako kalteek ere itxura guztien arabera obra are eta gehiago garestituko dutenez, azkenean ez dakigu zenbat kostako zaigun zestoarroi kiroldegiko obra; eta zoritxarrez herrian ditugun beste hainbat behar erabat baldintzatuta geldituko zaizkigu».

Hitzaldia

Bihar, astelehena, 19:00etan, hi- tzaldia izango da kultur etxean, errauskailuaren testuinguruan, aurreko Foru Aldundiko parte izan ziren «Intxaurrandieta eta Errazkinek bizi duten epaiketa egoera azaltzeko». Antolatzaileen esanetan, «helburua, gertatzen ari denaren berri ematea da, herritarrak informatzea, eta Errazkin eta Intxaurrandietari babesa eskaintzea».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios