Kirol udalekuetan egingo denaren berri jasotzeko bilera, bihar

Sahatsaga kiroldegian egingo da arratsaldeko 17:00etan hasita eta izen-emate epea hilaren 30ean amaituko da

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Aurtengo udan Getariako eta ondoko herrietako haur eta gazteek aukera aparta izango dute oporretan kirola egiteko. Sahatsaga Kiroldegiak Getariako Kirol Udalekuak antolatuko ditu, uztailaren 1etik 26ra. Asko izan dira udaleku hauetaz informazio bila inguratu direnak eta horregatik bihar osteguna arratsaldeko 17:00etan bilera informatibo bat egingo da kiroldegian.

Udaleku hauetan 2003 eta 2013 urte bitartean (biak barne) jaiotako haur eta gazteek parte hartu dezakete eta astelehenetik ostiralera, 9:30etatik 12:30etara, herriko hainbat gune eta instalazioetan kirol desberdinak egiteko aukera izango dute.

Atletismoa, mendi bizikleta, ur jolasak, patinajea, errugbia, mendizaletasuna, futbola, saskibaloia, eskupilota, frontenisa eta beste hainbat kirol desberdin egiteko aukera aparta eskainiko du Kirol Udalekuak.

Lau aste iraungo ditu baina, nahi izanez gero, lehenengo hamabostaldian (uztailaren 1etik 12ra) edo bigarrenean (uztailaren 15etik 26ra) bakarrik ere parte hartu daiteke. udaleku hauetan

Izena-emateko epea maiatzaren 30erarte irekita dago. Interesa dutenek Getariako Sahatsaga Kiroldegiko Harreran jaso dezakete izena emateko orria.