Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Royo. Martinek beste gol bat egin zuen Herreran. AMAXKAR
Keta Babyautoren gol festa Sporting de Herrerarekin launa berdinduta

Keta Babyautoren gol festa Sporting de Herrerarekin launa berdinduta

Getariar bi taldeek emaitza kaskarrak lortu dituzte pasa berri den asteburuan

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Martes, 31 de octubre 2017, 00:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Keta Babyautok ez du asteburu gozoa izan. Bi taldeen artean puntu bakarra lortu dute eta nahi baino akats gehiago eginda, burumakur itzuli dira bi taldeak etxera.

Jubenilek bolada onari amaiera eman zioten Añorgan. Partida garrantzitsua zen sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko baina Añorgak 4 eta2 garaitu zituen getariarrek. Partida txarra jokatu zuten, kanpo txiki eta zail batean. Añorgak gogoa jarri zuen eta partidari aurre egin zion. Ketako gazteak saiatu eta saiatu ibili ziren une oro baina ezin. Añorga jokalari bat gutxiokin geratu zen baina ez zen nabarmendu egoera hori eta getariarrak baino gehiago izan ziren. 4 eta 2koa eta gero ezin izan zuten burua altxa. Porrotaren ondorioz, liderra 5 puntura urrundu zaie eta hirugarren tokian kokatu dira, bigarren sailkatua den Ekitzarengandik puntu bakarrera.

Lehen taldeak ere ez zuen larunbat gozoa bizi. Partida bikain hasi zuten getariarrek. Jaun eta jabe ziren zelaian eta aukerak bat bestearen atzetik etorri ziren. Aurkariak ez zuen arriskurik sortzen Julen Azpeitiaren atean eta getariarren golak erreskadan iritsi ziren. Atsedenaldiaren aurretik 1-4 jarri ziren markagailuan. Goleatzaileak, Ander Lazkano (bi golekin), Martin Royo eta Joanes Uria.

Partida erabakita zegoela zirudien baina getariarren atzealdeko akatsek bizia eman zion Sporting de Herrerari. Minutuak aurrera joan ahala, aurkariak arrisku gehiago sortu zuen eta partida amaitzerako 4-4ko emaitza zegoen markagailuan. Azken ordu laurdenean etorri ziren kanpokoen golak. Bi puntuk ihes egin zien, beraz, getariarrei. Berdinketa honi esker Keta Babyautok lider jarraituko du sailkapenean eta datorren astean atsedena izango dute. Lehen itzulia amaitu da eta getariarrak erakutsi dute bigarren fasera sailkatzeko arazo gehiegirik ez dutela izango baina erne egon beharko dute aste honetan gertatu den bezala irabazita dagoen partida bat berdintzen ez uzteko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios