Borrar
Golegileak. Iñigo Rodriguez eta Haritz Isastik bina sartu dituzte.
Keta Babyautok igoerako borrokan jarraitzen du Iluariren etxean irabazi ondoren

Keta Babyautok igoerako borrokan jarraitzen du Iluariren etxean irabazi ondoren

0 eta 2ko garaipenarekin eta beste emaitza batzurekin taldeko buruan jarraitzen dute

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Miércoles, 21 de marzo 2018, 00:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Iñaki Azpitartek berriro irribarrea du bere aurpegian. Azken bi jardunaldietan garaipena lortuta sailkapeneko laugarren tokian daude hirugarren dagon Ilintxarekin berdinduta eta lehenengo dagoen Dunboatik bi puntutara (tartean Segura dago puntu bakar batera).

Larunbatean Herrera futbol zelaian Iluari baino gehiago izan ziren getariarrak. Martin Royo eta Ander Lazkanok lehen zatian norgehiagoka erabakita utzi zuten eta emaitza horrekin bukatuko zuten partida. Hiru puntu sakelan eta beste partida batera begira geratuko ziren, Segura eta Dunboaren artekoa. Bigarrenek lortu zuten garaipena eta sailkapenean lider aldaketa izan da. Dena den, oraindik sailkapena ez dago erabat osatuta, atzeratutako bi partida geratzen dira jokatzeko eta hauetan Segura eta Ilintxak puntuak batzeko aukera izango dute. Lehen jardunaldian elurragatik a-tzeratu ziren eta ahalik eta bizkorren jokatu behar dira, sailkapena ondo zehaztuta gera dadin. Aste Santuan izan daitekeela dirudi. Gazte mailako taldeak kopan garaipen ona lortu dute Amara Berri taldearen aurka. 5 eta 0 irabazi zioten eta golagileak Rodriguez (2), Isasti (2) eta Burgaña izan ziren. Azken sailkatuaren bisita ondo aprobetxatu zuten gol zaparrada egiteko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios