Borrar
Albizu. Igandean golegile izan zen Ketako atzelaria. AMAXKAR
Keta Babyautok ez du huts egin Usurbilen aurkako partidan

Keta Babyautok ez du huts egin Usurbilen aurkako partidan

Igoera Faseko bigarren itzuliari hasiera ematen zion partidan 2 eta 1 nagusitu dira getariarrak itxaropena mantenduz

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Martes, 13 de marzo 2018, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Partida oso garrantzi-tsua jokatu zuten Keta Babyautoko jokalariek igande arratsaldean Mendibeltz futbol zelaian. Alde batetik arerio zuzen bat zuten aurrean, Usurbil, eta garaipenak atzean utziko zituen. Bestetik, aurreko hiru taldeak oso indartsu aritu ziren azken jardunaldietan eta huts egiten bazuten zuloa zabaldu egingo zen sailkapenean.

Gainera, aurkari zuzenak aurretik jokatzen zuten 10. jardunaldi honetan eta horrek bi ikuspegi izaten ditu besteek galdu egiten badute aukera oso ona azaltzen zitzaien baina gertatu zen bezala besteek irabazi egiten badute, badakizu garaipena ezinbestekoa dela ametsa mantentzen jarraitzeko.

Presio handia zuten beraz Iñaki Azpitarteren mutilek baina ondo moldatu ziren partidaren hasieratik. Usurbilgo taldeak ere azkenetako aukera zuen eta gogoz ekin zioten norgehiagokari, eta lehen zatian gauzak bere horretan mantendu ziren.

Bigarrenean eta minutuek aurrera egin heinean etxekoak nagusitzen joan ziren eta Julen Albizu eta Ander Lazkanoren golek partida getariarren alde jarri zuten azken hogei minutuetan sartu zirenerako. Usurbildarrek gogor ekin zioten markagailua iraultzeari baina ohorearen gola partidaren hondarrean helduko zen.

Garaipen honekin gauzak berdin jarraitzen dute sailkapenean. Segura, Dunboa eta Ilintxak ez dute kale egin eta atzeratutako partidak jokatzen ez diren bitartean gauzak ez dira benetan garbi ikusiko. Datorren aurkaria Iluari izango dute getariarrak.

Gazte mailako taldeak kopako txapelketan Burumendirekin 1 eta 0 galdu zuten larunbatean. Emai-tza honekin postu bat galdu dute sailkapenean. Santo Tomas Lizeoa B taldeak garaipena lortu ondoren seigarren tokira bidali dituzte.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios