Keta Babyautok berdinketa lortu zuen Mendibeltzen

Aratz. 3 golen egile. /  AMAXKAR
Aratz. 3 golen egile. / AMAXKAR

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO GETARIA.

Partida eroa jokatu zuten Keta Babyauto eta Aretxabaletak igande arratsaldean Mendibeltz futbol zelaian, etxean denboraldi honetan jokatuko duten azken partidan.

Aurrea kanpokoak hartu zuten markagailuan baina getariarrek, Iker Agirreren bitartez berdindu egin zuten, eta bigarren zatian markagailuan aurrea hartu beste bi gol lortuz, Haritz Isasti eta Mikel Muguruzaren bitartez. Partida erabakita zegoela zirudien baina bisitariek bigarrena egin ondoren erasora jo zuten eta amaitzear zegoela berdinketaren gola egin zuten (3-3). Azken partida Anaitasunaren etxean jokatuko dute.

Areto futboleko gazteek berriz garaipena lortu zuten eta nola. Lehen zati txarra egin eta Bar Lasarte taldea 4 eta 0 nagusitzen zen, baina bigarren zati ikusgarri batekin 4 eta 7 irabazi zuten getariarrek. Golegileak Aratz Lertxundi 3 eta Oihan Larrañagak eta Urko Gahonak, bina.