Keta Babyautok arazoak ditu liga hasiera honetan golak egiteko

Ezinean. Gogoz ari dira getariarrak baina asmatzen ez. /  AZPEITIA
Ezinean. Gogoz ari dira getariarrak baina asmatzen ez. / AZPEITIA

Lau jardunalditan golik gabe amaitu dute getariarrek eta egoera honek sailkapeneko azken tokira eraman du taldea

JUAN MARI ZUBIAURREGETARIA.

Aldaketa ugari izan ditu Getariako Keta Babyauto futbol taldeak denboraldi honetan. Garbi zegoen hasiera ez zela erraza izango eta emaitzek garbi utzi dute hori. Lau partida jokatu dituzte eta denak galdu.

Azkena etxean izan zen Ikasberriren aurka, azpeitiarrk partidan lortutako gol bakar bati esker. Baina emaitzak erakusten duena ez da zelaian ikusten dena. Ondo jokatzen ari dira getariarrak Iñaki Azpitarteren esanetara baina arerioaren ate aurrean arazo asko dituzte sortzen dituzten aukerak gauzatzeko.

Gaur egungo futbolean golegileak dira arrakasta handiena izaten dutenak eta une honetan Ketak ez du asmatzen. Honek sailkapeneko zulora eraman du taldea baina oraindik denboraldia hasi besterik ez da egin eta hau dena irauli daiteke emaitza pare on bat lortuta. Azken partidan hamaikako hau zelairatu zen, Peña atean, Larrañaga, Eguren, Idiakez, Iker Agirre, Mikel Agirre, Xanti Uranga, Eizagirre, Rodriguez, Teja eta Berasaluze. Partidan jokatu zuten baita, Lorenzo, Galarraga, Larrañaga eta Aranguren jokalariak. Hurrengo partida oso interesgarria izango da, Mendibeltz zelaian Orioko eta Keta aurrez aurre egongo bai dira, sailkapeneko bi azkenak.