Katekesia hasiko duten haurren izen ematea

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOAIZARNAZABAL.

Aizarnazabalgo San Miguel Parrokian, datorren ikasturteko haurren katekesia antolatzen hasiak dira eta aurten sei urte betetzen dituzten haurrak (2013an jaioak) izango dira Parrokiako Katekesiko lehenengo mailan hasteko aukera izango dutenak. Adin horretako seme edo alabaren bat izan eta katekesira bidaltzeko asmoa duten gurasoek, eman dezatela haurraren izena Parrokiako Sakristiara etorriz, bihar meza garaian, hau da, 12:00-13:30etara bitartean.