Karmengo festei bihar arratsaldean emango zaie hasiera Arroa Behean

Datorren igandera arte hamarnaka ekintza ezberdin egingo dira

AINARA MARTÍNZESTOA.

Karmenak Arroa Behean hasteko ordu gutxi geratzen dira eta festak aste guztian zehar burutiko dira. Festa bihar hasiko da, Karmengo amaren egunaren bezperan. Arratsaldeko 18:00etan karroza ibiliko da herriko baserrietan zehar. Ondoren, 20:30ean festei hasiera emango zaie txupinazoa eta bandera igoerarekin. 21:00ean herri afaria ospatuko da eta ondoren Berto DJa.

Asteartean, Karmen egunez, meza 12:00etan eta ondoren dantzariak. 10:00etan herriko umeek pilota lehiaketa izango dute. Eguerdian, berriz, 13:00etan trikitilariak. Arratsaldeko 18:00etan tortila patata lehiaketa izango da eta 19:00etan herri kirolak. Azkenik, 22:00etan Anariren kontzertua egingo da elizako atarian.

Asteazkeneko deskantsuaren ondoren, ostegunean Jubilatuen eguna ospatuko dute Narrondon. 12:00etan hasiko da beraiei eskainiriko meza eta baita emakumeen pilota partidua ere izango dira. 14:00etan jubilatuen bazkaria, bazkalostea trikitilariez alaituta. Azkenik, arratsaldean binakako pala txapelketako finala izango da 19:00etan. Gauean, Bertsolari Gazteen IV. Saioa izango da, ondorengo bertsolariak arituko direnak: Libe Goenaga (Getaria), Oier Etxeberria (Azpeitia), Julene Iturbe (Azkoitia), Mikel Iturriotz (Urretxu) eta Aitor Zubikarai (Itziar).

Ostiralean, 19, umeen eguna izango da. Goizeko 10:00etan ume jolasak izango dira eta amaitzean umeentzako bazkaria. 16:00etan berriz, puzgarriak eta txokolatada. Hauek amaitzean, freskatzeko garaia iritsiko da apar festarekin. 20:00etan poteoa hasiko da herritarren BTK batukadak lagunduta. Honen ostean, herri afaria. 23:00etan Radio Rahim eta Los Zopilotes Txirriaosen kontzertuak. Goizalderarte Tirri & Terry DJak.

Koadrilen eguna larunbatean ospatuko da. 10:30ean hasiko dira paella lehiaketarako prestakizunak eta 14:00etan izango da bazkaria. Arratsaldean, 17:30ean koadrilen arteko jolasak Lopeneren zezenekin. 19:00etan elektrotxaranga eta 23:00etan Gozategiren kontzertua. Ondoren, Dj Bull eguna argitu arte. Festak hilaren 21ean amaituko dira.

Igandean, eguerdiko 12:00etan meza nagusia izango da. Honen ostean, Lopeneren animaliak. Arratsaldeko 18:00etan Arroa Beheko XI. Trikitilari Gazteen Txapelketa. Ondoren, sagardo dastaketa eta pintxoak. Gauerdian banderaren jaitsiera festak amaitzeko.