Kanpainako ekitaldi nagusia gaur egingo du EH Bilduk

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Hauteskunde kanpainaren barne Getariako EH Bilduk gaur egingo du herrian ekitaldi nagusia. Frontoian egingo dute 19:30ean hasita. Ekitaldian musikariek parte hartuko dute eta baita marrazkilari batek ere. Hizlariei dagokionez alkategaiak, Haritz Alberdik hartuko du hitza eta berarekin batera baita zerrendakideek, Kongresuko diputatu den Mertxe Aizpuruak, Mirene Begiristain Batzar Nagusietarako hautagaiak, Isaak Ostolaza alkate ohiak eta Nika Lertxundi alkateak ere hitz egiteko aukera izango dute.

Bideo batzuk eskainiko dira baita ere. Bertaratzen direnak zerbait jateko tartetxoa ere izango dute amaitutakoan. Getariako EH Bilduk udal hauteskundeetara aurkezten duen zerrendak ondorengo emakume eta gizonek osatzen dute; Haritz Alberdi, Itziar Larrañaga, Ibon Gereka, Ane Loidi, Ekaitz Esteban, Nahia Iturbe, Beñat Etxabe, Goiatz Lazkano, Gaizka Gorostiaga, Eneritz Manterola, Nika Lertxundi, Miren Josebe Eizagirre, Ioseba Esnal, Orreaga Andueza, Lander Garrastazu, Ainere Tolosa eta Floren Iribar.